Euskaraldiaren ekitaldi nagusia egingo dute domekan, Lekeition
Azaroaren 23tik abenduraren 3ra egingo den Euskaraldiaren atarian, ekitaldi bi antolatu dituzte Lekeition. Alde batetik, Euskara salbu ikusi arte berbaldia egongo da bihar, Nerea Ibarzabal kazetari eta bertsolari markina-xemeindarraren eskutik, 19:00e...
Bestalde, 11 egunez euskaraz bizitzeko saialdi kolektiboa egiteko gutxi falta dela eta, Euskaraldiaren ekitaldi nagusia egingo dute domekan. Aurreratu dutenez, Ahobizi eta belarriprest txapak banatu eta ezustekoak egongo dira. 13:00etan hasiko da ekitaldia Eskolapean, edo euria balego, Ikusgarri zineman.
Hurrengo astean ere txapak eskuratzeko aukera egongo dela azaldu dute.