Galletebeitia bigarren sailkatu da Berrizko finalaurrekoan
Miren Amurizak irabazi du lehen finalaurrekoa, eta finalerako txartela lortu du. Galletebeitiak bakarkakoan jaso ditu puntu gehien. Erezumak bosgarren egin du2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa lehiatu zuten domekan, Berrizko f...
Miren Amurizak irabazi du lehen finalaurrekoa, eta finalerako txartela lortu du. Galletebeitiak bakarkakoan jaso ditu puntu gehien. Erezumak bosgarren egin du
2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa lehiatu zuten domekan, Berrizko frontoian. 515,5 puntugaz, Miren Amurizak etxean lortu zuen abenduaren 15eko finalerako txartela. Xabat Galletebeitia lekeitiarra (503,5) eta Aitor Bizkarra abadiñarra (485,5) bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Julen Erezuma gernika-lumotarra bosgarren geratu zen (464,5). Guztira 650 bertsozale elkartu ziren.Zortziko handian izan ezik, beste ariketa guztietan Amurizak jaso zituen puntu gehien. Hain zuzen ere, zortziko nagusian Galletebeitiak Erezuma eduki zuen alboan, eta epaimahaiaren ustez euren saioa izan zen onena.
Zortziko txikian, ostera, Amurizagaz aritu zen, eta autobusean elkar ezagutzen den bikotearen azalean sartu ziren. Hamarreko txikian, ostera, tokiko komunikabide bateko kazetari izatea egokitu zitzaion. Horretan, Unai Mendiburuk alkate batenak egin zuen, eta Galletebeitiak haren kexei erantzun behar izan zien.
Bakarkakoan lekeitiarrak Alzheimerraren gaia landu zuen, eta hortxe bildu zituen puntu gehien (118). Ariketa horretan Amurizari 124 puntu eman zizkioten.
Hurrengo saioa, domekan
Lehenengoa lehiatuta, domekan (azaroak 25) Igorren lehiatuko dute bigarren finalaurrekoa. Oholtzara igoko diren sei bertsolarien artean egongo dira Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra eta Onintza Enbeita muxikarra. Eurekin batera ariko dira Oihana Bartra bilbotarra, Beñat Ugartetxea mallabiarra, Malen Amenabar larrabetzuarra eta Eneko Abasolo iurretarra.