Lur Korta ipuin kontalaria egongo da martitzenean, Ispasterren
Lur Korta ipuin kontalari oiartzuarrak emanaldia eskainiko du datorren martitzenean, Ispasterko udal liburutegian.Ipuin kontalariak Aurorita eta Otsoz otso ipuinak kontatuko ditu. 17:30ean hasiko da Ispasterko Udalak antolatutako emanaldia, eta 50 bat ...
Ipuin kontalariak Aurorita eta Otsoz otso ipuinak kontatuko ditu. 17:30ean hasiko da Ispasterko Udalak antolatutako emanaldia, eta 50 bat minutuko iraupena edukitzea aurreikusi dute antolatzaileek.
Jakinarazi dutenez, ekintzan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, eta bihar da horretarako azkenengo eguna; udaletxean bertan edo 94-684 29 99 telefono zenbakira deituta egin daiteke. Nabarmendu nahi izan dute Ispasterren erroldatutakoek edo Ispasterko eskolan matrikulatutakoek lehentasuna edukiko dutela.