Doako ikastaroak eskainiko dituzte KZgunean, otsailean
Datorren hilabetean doako bi ikastaro emango dituzte Ziortza-Bolibarko Kulturgunean dagoen KZgunean: Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen hasi eta Ofimatika tresnak-LibreOffice.Lehenengoa 14 orduko ikastaroa izango da, eta bigarren...
Lehenengoa 14 orduko ikastaroa izango da, eta bigarrena, berriz, 20 ordutan burutuko dute.
Telefono mugikor eta tabletei buruzko ikastaroa otsailaren 5ean hasi eta 13an amaituko dute, eta 16:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegia izango du. Ofimatika tresnetan trebatzekoak ere ordutegi bera edukiko du, baina otsailaren 14tik 27ra emango dute.
Izena eman
Aipatu bi ikastaroak doan eskainiko dituzte KZgunean, baina parte hartu nahi duten herritarrek aurretiaz izena eman behar dute udaletxean (94-616 57 27). Urtarrilaren 31 da izena emateko azken eguna (15:00ak aurretik).