Bitartekari lanpostua betetzeko deialdia egin du Astrak
Astran bitartekari lanak beteko dituen pertsona baten bila dabiltza. Deialdi horretara aurkezten diren hautagaiek aukeraketa prozesu bat pasatu beharko dute. Aukeraketa horretan, gainera, noizbait Astran parte hartu duen edonork parte har dezakeela jak...
Lanpostu deialdian parte hartzeko baldintzak ere zehaztu dituzte Astrako kideek. Kulturarako fabrika sozialaren proiektua eta Gernika-Lumoko elkarte eta gizarte zein kultura mugimenduaren errealitatea ondo ezagutzea, proiektuaren filosofia barneratua izatea, Gernikaldean bizitzea, langabezian egotea, euskaraz jakitea eta bertoko euskara ulertzeko gai izatea eta euskaraz modu egokian idazteko gaitasuna edukitzea dira ezarritako baldintzak.
Astrak lanaldi erdiko kontratua astean bost egun eta egunean lau ordu eskaintzen du. Soldata gordina izango dela jakinarazi dute, hilean 600 eurokoa, hain zuzen gizarte segurantzagaz.
Gainera, soldataren zati bat derrigorrezko beharrizanak asetzeko baliabideetan jaso daiteke, dirutan jaso ordez. Besteren artean, etxebizitza, elikadura, osasuna, hezkuntza… ordaintzeko erabili ahal izango da zuzenean diru hori.
Halaber, lan talde dinamiko batean sartzea eskaintzen du Astrako Koordinadorak, baita Astra proiektuari bultzada emateko aukera ere.
Urtarrilaren 18a
Eskabideak egiteko azken eguna urtarrilaren 18a da. Bi egun beranduago, urtarrilaren 20an, lanpostura aurkeztutako kideekin bilera informatiboa egingo dute Astrako kideek. Gero, hautagai bakoitzagaz banakako ahozko elkarrizketa edukiko dute, Ā«hautagaiak hobeto ezagutzeko asmozĀ».
Izena emateko, info@astragernika.net helbide elektronikora idatzi behar da. Bertan, izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.