Euskadiko Zaldi Proba Txapelketa, etzi, Aulestin
Badator Euskadiko Zaldi Proba Txapelketa Aulestira. Etzi 18:00etan hasiko da lehia probalekuan. Antolatzaileek iragarri dutenez, hiru probalari ariko dira zein baino zein gehiago 2018ko txapela janzteko lehian: Koba eta Juan Uriarte aulestiarrak eta Ma...
Dema hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte zaldiak. Ohiturazko arau eta baldintzak bete beharko dituzte parte hartzaileek. Probari dagokionez, Aulestiko 950 kiloko harria erabili beharko dute. Saioa, berriz, Euskadiko Herri Kirol Federakundeak kontrolatuko du, eta abere bakoitzak ordu erdiko saioa egin beharko du.
Azkenik, sari banaketa egingo dute. Hiru parte hartzaileek jasoko dute saria. 2018 Euskadiko Sokatira Txapelketaren irabazleak manta, hiru txapel, oroigarria eta 800 euro jasoko ditu. Txapeldunordeak 700 euro irabaziko ditu, eta hirugarren sailkatuak 600 euro.