Julen Uribesalgo eta Ioritz Feijoo fitxatu ditu Aurrerak
Aurrera Kirol Elkarteak Ioritz Feijoo Ibarloza eta Julen Uribesalgo Iriondo jokalari ondarrutarrak fitxatu ditu. Fitxaketa horiekin Aurrerak erasoko jokoa sendotu nahi izan du.Feijoo Salamankako (Espainia) 3. mailako UD Santa Marta taldetik dator, eta ...
Feijoo Salamankako (Espainia) 3. mailako UD Santa Marta taldetik dator, eta aurrelari postuan jokatzen du. 2016/2017ko denboraldi-aurrea Aurrerarekin egin zuen, eta golak ere sartu zituen. Besteak beste, Zamoran eta Cultural Leonesaren harrobiko taldeetan jokatu du.
Uribesalgo, aldiz, 2.B mailako Cultural Durango taldetik dator. Aurreran Ohorezko mailan eta 3. mailan jokatu ostean, Durangora joan zen, eta iaz igoera lortu zuten. Zelai erdian eta puntaerdi postuan jokatzen du.
Ibon Lopez entrenatzailearen esanetara ariko da bihar Feijoo, Aurrerak Derioren aurka jokatuko duen neurketan. Partidua 16:30ean hasiko da Zaldupen.