Kale mozketa dagoen bitartean, Santa Katalina kaleko 7 zenbakitik 21eraino norabide bikoitza egongo da, eta zirkulazioa semaforoen bidez ari dira zuzentzen.
Udalbatzak 1.501.381,76 euroko sarrera-gastuen aurrekontuari eman dio onespena, aho batez. Ezkutuzuloko errepidea konponduko dute.
Agintaldi lasaia izan bada ere, udal gobernuak hartutako erabaki batzuekin bat ez datozela agertu dute Mutrikuko EH Bildukoek.
Txotx denboraldiari hasiera eman dio Onintza Enbeita bertsolari muxikarrak gaur goizean, Zornotzan. Sagarraren ekoizpena iazkoa baino txikiagoa izan den arren, horien kalitatea nabarmendu dute sagardogileek.
Alerta laranjak bere horretan jarraitzen du. Okerrena arratsaldean izan daitekeela uste dute; itsasgora 17:30 inguruan izango da.
Ikastetxe publikoak bazuen aurretik idatzitako ereserki propia, baina "garai berrietara" egokitzen den kantu berria egitea eta grabatuta uztea erabaki dute.
Australiara lanera joan ziren euskaldunen istorioak bildu eta ezagutarazi nahi duen taldea da Euskal Australiar Alkartea. Eskualdeotako hainbat herritar daude bertan.
Saioak otsailean eta martxoan egingo dira, zapatuetan. Parte hartzeko Etxelila joan (Artibai, 3), telefonoz deitu (94-613 40 08) edo posta elektronikoa idatzi (etxelila@ondarroa.eus) behar da.
Ibilgailuen Azterketa Teknikoa Mendexan pasatu gura dutenek, datorren astelehenean (urtarrilak 28) eta martitzenean (urtarrilak 29) udaletxean utzi beharko dute dokumentazioa.
Kintxopekoen 24. Sariketa otsailaren 8tik 10era jokatuko dute, eta Zaldi-Mando 34. Sariketa, berriz, otsailaren 15etik 17ra lehiatuko dute.