Ondarroako Ernaik bere gain hartu du erasoa. Prekarietateari ateak itxi! dinamikaren barruan egin dute ekintza.
Rover markako auto bat da erre dena. Iturri ofizialek jakitera eman duenez, ia bi hilabete zeramatzan tokian geldirik, zepo bat jarrita. Astelehenean kenduko dute ziuraski erretako ibilgailua.
Aspaldiko partez, Plazaberripean egin ordez, zelaian egin dute otsaileko bigarren zapatuko azoka ezaguna. Toki berrian gustura egon dira saltzaileak.