Urtaro berria ate joka dator, eta asteburuan Gizaburuagan eta Munitibarko Gerrikaitz eta Markina-Xemeingo Erdotza auzoetan uda agurtzeko aitzakia aproposa bihurtuko dira andramariak. Askotariko ekintzez osatutako egitarau erakargarriak prestatu dituzte bateko zein besteko jai batzordeetako kideek.
Antzar Jokoko parte hartzaileen pisaketagaz eta zozketagaz hasi da jaia Lekeition, 12:00etan. Titiri potinagaz hasi da Antzar Jokoa. 28. potina hondoratu egin da. Gomazko antzarrak antzar naturalak baino ikuskizun politagoa eskaini du.
Abuztuan lehiatu den txapelketan parte hartu du Markina-Xemeingo suhiltzaileak. Beteranoen mailako garaipena ere eskuratu du.
Amaia Aberasturi bizkaitarra da artista. Erakusketa irailaren 15era arte dago ikusgai, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu-domeketan 12:00etatik 14:00etara.
Zaleek Burumendi eta Berriatuko gazteak ikusteko aukera aproposa edukiko dute.
Eskualdeko bolariek hitzordu berria daukate asteburuan Arraten. Bizkaiko Txapelketa ere emozioz bete dago; Markina-Xemeingo Hiru bolari daude sailkapenaren buruan.
Arnasa elkarteko kideek HITZAri jakinarazi diotenez, aurten ez da Ondarroan egingo ekintzarik. Kontxako estropadetan aterako dute argazki erraldoia. Deialdiak Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako hiriburuetarako egin dira.
Lekeitioko Mireia Arrillagak eta Haritz Garatek eta Ondarroako Ioana Osak eta Asier Astigarragak asteburuan jokatuko den mundu mailako erdi distantziako 70.3 Ironman txapelketa ezagunean parte hartuko dute.