Urtero legez, Antzar Egunean bertan eta hurrengo egunean, Lekeitioko kaleetan eta portuan zabor asko ikusi ahal izan da. Herritar batzuek sare sozialen bidez egin dute salaketa.
Lara Izagirre zuzendari zornotzarrarena da filma. Grabaketa hilaren 11n izango da, eta 20-40 urte bitarteko neska eta mutilak behar dituzte.
Berriatuarrak ezin izan du proba amaitu. Istripua atzo eduki zuen, 56. igoera egin eta gero. Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman zuten. Berriatuarra ondo aurkitzen da, baina lepauztaia eta sei saihets hautsi ditu.
San Antolin jaiak direla eta autobus zerbitzu bereziak egongo dira bihar eta etzi.
Artista ondarrutarrak barikuan [irailak 6] inauguratuko du erakusketa, 18:30ean, Udal Erakusketa Aretoan. Hilaren 15era arte egongo da ikusgai.