Jarraitu hauteskunde gaua HITZAn!
Beste behin ere, HITZAk Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen jarraipena egingo du domekan [uztailak 12]. Goiz eta arratsaldez argazkiak eta bestelako informazioa partekatuko ditugu sare sozialen bidez, eta 20:00etatik aurrera, emaitzen berri ematen joango gara webgunean zein sare sozialetan.
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak ospatuko dira domekan [uztailak 12]. Eta azken urteetan egin modura, Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZAko lantaldea lanean ariko da. Goiz eta arratsalde partean batik bat sare sozialen bidez (Facebook eta Twitter) egingo dugu hauteskunde egunaren jarraipena. Eta 20:00etatik aurrera emaitzen berri ematen joango gara, herriz herri (webgunean eta sare sozialetan). Horrez gain, webgunean ere atal berezia prestatu dugu.
Atal horretan hauteskundeetako emaitzak, albiste guztiak eta eguneko argazkiak aurkituko dituzue. Emaitza ofizialak jaso ahala, herriz herriko grafikoak bistaratuko dira, herriz herriko boto kontaketa nola doan adierazita. Dena dela, herriz herriko hauteslekuetan egongo diren herritarrei esker, emaitza ofizialak jaso aurretik ere herriz herriko datuak jaso eta zabalduko ditugu. Azken puntu horri dagokionez, aurten boto kontaketa egiteko dagoen protokolo berezia dela eta, boto kontaketa normalean baino gehiago atzeratu ahal dela iragarri dute.