Leartibai Garapen Agentziak negozio ideiak eta jarduerak martxan jartzeko programak abiaraziko ditu
Programa biak diruz lagunduta egongo dira, eta hilabete honetan hasiko dira martxan.
Urrian hasi eta datozen hiru hilabeteetan luzatuko dira ekintzaileei begira Leartibai Garapen Agentziak antolatu dituen programak. Negozio ideiak garatzeko programan parte hartzen dutenek sei bilera egingo dituzte, eta horietan negozio ereduaren azterketa sakon bat egin eta bideragarritasun plana definituko dute.
Programa horretan Bizkaiko, Gipuzkoako edo Arabako herriren batean erroldatuta dauden langabetuek parte hartu ahalko dute, eta Lanbiden izena emanda egon beharko dira. Parte hartzaileek negozio bat sortzeko ideia bat eta programa burutzeko gogoa ere eduki behar dutela ere zehaztu dute. 1.000 eta 1.300 euro arteko diru laguntzak jasoko dituzte.
Bestalde, enpresa jarduera bat martxan jartzeko programan parte hartzen dutenek enpresa ideia bat garatuko dute banakako tutoretza bileren bidez. Sortzear dagoen enpresa horren bideragarritasuna aztertu, eta horren arabera, enpresa hori sortu edo ez erabaki ahalko du. Programa honetan parte hartzeko ere, Bizkaiko, Gipuzkoako edo Arabako herriren batean erroldatuta egotea, langabetua izatea eta Lanbiden izena emanda egotea dira baldintzek. Horrez gain, programa amaitu eta hiru hilabeteko epean enpresa sortzea da helburua. Hala egiten dutenek diru laguntzaren zenbateko osoa jasoko dute, eta bestela, erdia. 1.500 eta 1.950 euroko artekoak izango dira laguntzak.
Informazio gehiago nahi dutenak, Leartibai Garapen Agentziagaz jarri daitezke kontaktuan 946 16 90 88 telefono zenbakira deituta edo posta elektroniko bidez.