Nazioarteko hitzarmenetara egokitzeko asmoz abiatu zuen Emakundek 2005eko legea berritzeko prozesua, eta indarkeria matxistaren alorrean egin ditu aldaketarik esanguratsuenak. Adostasun zabalagaz onartu dute.
Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekintzak asteburuan hasiko dira bertoko herrietan, eta datorren asteburura arte hamaika jarduera egongo dira aukeran.
2003an Ermuan lehen emakumeen etxea abiarazi zenetik, berdintasunaren aldeko espazio publikoak ipintzeko apustua egin duten herriak gero eta gehiago dira. Loraldi horren adibide dira Ondarroako Etxelila, Mutrikuko Lotune Jabekuntza Eskola eta Lekeitioko Andretxea.
Ispaster, Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Markina-Xemein eta Lekeitioko hainbat lagunek parte hartu dute ekimenean. Proposamenak udaletara bideratuko dituzte.
Bihar [martxoak 4] jokatuko dira, emakumezkoen gazteen mailan Arai Lejardi-Maialen Aldazabal da finala eta gizonezkoen lehen mailan Julen Iriondo-Unax Vidal. Etzi [martxoak 5] gizonezkoen bigarren mailakoa jokatuko da, Egoitz Urrejola Gorka Mugartegiren aurka.
Anton Onaindia amorotarrak gidatu du Lekitto Bedarra elkarteak antolatutako ikastaroa. Zazpi lagunek parte hartu dute.
Bihar [martxoak 4] egingo dituzte elkarretaratzeak Lekeitioko Azkue ikastolan eta Ondarroako Zubi Zahar ikastolan 16:15eatik aurrera.
Ordenantza berriaren arabera, zerbitzua erabiltzen duten herritarrek 50 euro ordaindu beharko dituzte bide publikoan lagatako animalia jasotzeagatik eta beste 12 euro, Animalien Ongizaterako Zentroan harrera egiten dieten egun bakoitzeko.