Berdel Eguna ospatu baino astebete lehenago, Berdel Aipamena saria emateko ekitaldia egin dute Mutrikun. Mutrikuko Arte Lagunek egindako horma irudia ere bistaratu dure portuan.
Ondarroako, Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Mutrikuko dantzariak eta txistulariak herri osoa kolorez, musikaz eta alaitasunez jantzi dute. Euskal Jaiak urteetan Ondarroan bizi ez den giroa piztu du. Protagonistak dantzariak izan dira, ume zein nagusi.