
Jai Alai Liga sailkapeneko zortzi gizonezko nahiz emakumezko puntistarik onenak izango dira garaipenaren lehian, Donostian. Irailaren 15ean jokatuko dira lehenengo finalerdiak; 22an, bigarrenak; final handia hilaren 29an izango da.

Irailaren 13, 14, 20 eta 21ean Ziortzako Kontzertuak musika zikloaren 37. aldia ospatuko dute Ziortzako Kolegiatan. Asteburu honetan hiru kontzertu egongo dira, eta hurrengoan, beste hiru; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako organorik zaharrena entzuteko aukera egongo da.

Mutriku Sokatira Taldeak Munduko Sokatira Txapelketa lehiatu berri du. Maila "polita" erakutsi dute jokatu dituzten mailetan. Mutrikuarrek, gainera, Euskal Selekzioa ere ordezkatu dute.

Auzo batzarra irailaren 17an [eguaztena] egingo da, 18:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.

Irailaren 14an Ernaik Donostian egingo duen manifestaziorako autobusa egongo da. Lea-Artibai eskualdean Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroatik pasako da autobusa, eta Busturialdean Gernika-Lumotik aterako da.