Ondarroako bi alturako ontzik bi gorputzeko legatza arrantzatu zutela zioen albistea astelehenean [maiatzak 22] zabaldu zen. Baina HITZAk jakin ahal izan du
argazkia trukatutakoa dela.
Aketxe eta
Gaztelugatxe arrantza ontzien arduradunak argitu duenez,
argazkia duela bi urte inguru ateratakoa da. “Baina ez da bi gorputz dituen legatza; bi legatz dira, eta argazkia trukatuta dago”.