Astigarragara irteera (Aulesti)
Aulestiko San Blas hirugarren adineko eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Astigarragara irteera egingo da martxoaren 21ean. Parte hartzaileak 09:00etan aterako dira, Torrezelaitik. 11:00etan sagardo etxera bisita egingo dute, eta 14:00etan Alorrenea sagardotegian bazkalduko dute. Bazkalostean Zarautzen egingo dute geldialdia. Irteeran parte hartzeko martxoaren 17a da izena emateko azken eguna (94-627 92 06 –Privato– edo 600 42 55 04 –Elena–).