Baserri Eguna (Markina-Xemein)
Baserri Eguna ospatuko dute Markina-Xemeinen maiatzaren 11n, 10:00etatik aurrera. Egitarauaren baitan sartu dute Helduen IV. Trikiti Txapelketa ere.
- 10:00-15:00. Ekoizle eta abeltzainen azoka, Zelaian eta Plazabarripean.
- 12:30etik aurrera. Bildots pintxoak, Plazabarripean.
- 13:30ean. Pintxo Bidea lehiaketako sari banaketa, Plazabarripean.
- 17:30ean. Helduen IV. Trikiti Txapelketa.
- Ostean. Kalejira.
- 22:30ean. Laja II-Lutxurdio eta Mirari-Aintzane trikitilarien erromeria, Kontzejupean.