Boga! Mendi Martxa (Ondarroa)
Boga! Mendi Martxa egingo dute apirilaren 16an, Ondarroan. Izen-ematea, Internetez. Hiru ibilbide egongo dira aukeran:
- Ibilbide luzea (54 kilometro eta 2.400 metroko desnibela): parte hartzaileak 07:00etan aterako dira. Iraupena: 12 ordu.
- Ibilbide motza (24 kilometro eta 800 metroko desnibela): parte hartzaileak 08:30ean aterako dira. Iraupena: 5 ordu eta erdi (gutxi gorabehera).
- Ibilbide txikia (11 kilometro eta 400 metroko desnibela): parte hartzaileak 10:00etan aterako dira. Iraupena: 3 ordu.