Errefuxiatuentzat artile bilketa (Mutriku)
Lesboseko (Grezia) errefuxiatuentzat artilezko lepokoak eta txapelak egin ahal izateko artilea biltzen ari dira Mutrikuko Zabiel Eskulan taldeko kideak. Lagundu nahi duten herritarrek artile harilak elkarteak Erdikokalen duen egoitzara eraman ditzakete, astelehenetik eguenera, 16:30etik 20:30era.
Erdikokale Kalea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa.