Etxelilaren 10. urteurrena (Ondarroa)
Ondarroako Etxelilak 10. urteurrena ospatzeko ekintzak egingo ditu martxoaren 11n. Egitaraua:
- 09:30: Emakumeen eta mugimendu feministaren oroimena Ondarroan, euren aztarnen bitartez ibilbide gidatua herrian zehar, Etxelilatik hasita.
- 12:00-14:00: Kalejira Goxo txarangagaz, Etxelilatik hasita.
- 15:00: Tupper bazkaria, Etxelilan. Bakoitzak bere janaria eraman beharko du, eta denen artean elkarbanatuko dute. Bazkarian parte hartzeko Etxelilan izena eman behar da (azken eguna otsailak 24).
- 17:00: Magma mia! bakarrizketa, Etxelilan, Beatriz Egizabalen eskutik.
- Oharra: Ekintzetan parte hartuko dutenei zapi morea jantzita eramateko eskatu diete.