Euskal Jaia (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Zerutxu dantza taldeak antolatuta, Euskal Jaia egingo dute apirilaren 23an Markina-Xemeinen. Ekintzan Euskal Herriko beste hainbat dantza taldek parte hartuko dute. Egitaraua:
- 10:00: Taldeei harrera.
- 11:30: Dantza taldeen kalejira herriko auzoetan zehar
- 12:30: Alardea edo azken ekitaldia Zelaian.
- 17:00: Erromeria Arkupe parean.