'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua (Ondarroa)

Ez da kasualitatea emakumezkoen bertso saio musikatua, abuztuaren 29an, 19:00etan, Ondarroako frontoian. Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi. Gai jartzailea: Amaia Agirre. Sarrerak Turismo Bulegoan eskuratu ahal dira (euro 2), uztailaren 24tik aurrera. Euria egingo balu, ekitaldiak bertan behera geratuko lirateke. “Horren berri Ondarroako Udalaren ohiko komunikazio bideetatik emango da. Bertan behera geratzen diren ekitaldiak beste egun baterako programatuko lirateke, beti ere ikuskizuna eskaini behar dutenek ahal dutenean. Sarreren dirua bueltan jasotzea nahiago dutenek, horretarako aukera edukiko dute Turismo Bulegoan”.
Oharrak:
- Osasun egoera dela eta, ezarritako aforoa errespetatu beharko da, eta sarrerak agortu ahala ekintza bakoitzeko salmenta itxi egingo da.
- Maskara ezinbestean erabili beharko da frontoiko ekitaldi guztietan.
- Ezingo da edariri sartu frontoira.
- Ezin da erre.
- Lehen ilaran lehentasuna edukiko dute mugikortasun murriztua dutenek, aniztasun funtzionala dutenek, haurdun dauden emakumeek, pertsona nagusiek eta euren laguntzaileek.