Feminismo dekoloniala eta antiarrazista (Mutriku)
Feminismo dekoloniala eta antiarrazista hitzaldia eskainiko du Jeanne Rolande Dacougnak azaroaren 3an, 17:30ean, Emagunean. “Gaztelaniaz izango da”
“Korronte hegemonikoaren margenetatik, emakume beltzek, afrikarren ondorengoek, arrazializatuek eta hegoalde globalekoek, analisi-marko feministak zabaldu dituzte, etnizitatea, kolonialitatea, neoliberalismoa eta migrazioa bezalako ardatzak txertatuz ikuspegian. Ikastaro honen helburua teoria eta praktika feminista dekolonial eta antiarrazistetara hurbilpen bat egitea da. Ikuspegi kokatu batetik, emakume migratu eta arrazializatuen planteamendu politikoak analizatuko ditugu. Eta EH-ko agenda feminista dekolonial eta antiarrazista baten eraikuntza kolektiboaren inguruan hausnartuko dugu”.