Hostozabalek landaketa egingo du (Berriatua)
Berriatuko Hostozabal elkarteak landaketa egingo du otsailaren 18an Asterrika auzoko lur sailean. Parte hartzaileak 09:00etan plazan batuko dira. Ekintzan parte hartzeko taldeko kideren bati esan edo posta elektronikoa bidali behar da ( berriatukohostozabal@gmail.com ).