Ibilketa nordiko ikastaroa (Ispaster)
Ibilketa nordiko ikastaroa Ispasterren maiatzaren 28an eta ekainaren 11n. Maiatzaren 28an, 10:00etatik 11:00etara, ikastaro teorikoa eta 11:00etatik 12:30era, ikastaro praktikoa. Ekainaren 11n, 10:00etatik 11:30era, ikastaro praktikoa. Parte hartzaileen kopurua mugatua da; lehentasuna Bizi Elkarteko kideek eta Ispasterren erroldatutako 60 urtetik gorakoek izango dute. Izen ematea maiatzaren 23a baino lehen egin behar da Nagusien Elkarteko kideei esanda edo udaletxera deituta (94-684 29 99).