III. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa (Lekeitio)
III. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa egingo da irailaren 27an, Lekeition. Bi ibilbide egongo dira: Sprinterrentzako bat eta tradizional eta kadeteentzako bestea. Guztiak Isuntza hondartzatik irten eta bertara itzuliko dira. Tradizionalen irteera eta Sprinterren irteera 12:00etan izango da. Sprinterrek 12,7 km-ko distantzia egin beharko dute, tradizionalek, bestalde, 9,5 km.
Zeharkaldi Herrikoia ere antolatuko du Dzanga Piragua Kirol Elkarteak. dzangakayak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da izena aurretik emateko. Bestela, domekan, 10:00etatik-11:00etara ere horretarako aukera egongo da.