Kamiñazpiko jaietako play back lehiaketarako izena emateko epea (Ondarroa)
Ondarroako Kamiñazpi auzoko jaiak ospatuko dituzte ekainaren 1ean eta 2an. Jaien baitan, play back lehiaketa egingo da (ekainak 1, 22:00etan). Horretan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 19a orduko izena eman behar dute, Amarratza tabernan. Oharra: Parte hartzaileek musika ondo grabatuta eraman beharko dute, disko eramangarri batean. Izena ematerakoan abestia Amarratza tabernan utzi beharko dute, eta ikuskizuna egiten duten egunean itzuliko diete.
Kamiñazpi Kalea, 48700 Ondarroa, Bizkaia.