Lea-Artibaiko Gurutze Gorriak antolatuta, lehen sorospen ikastaroa egingo da Etxebarrian urriaren 31n eta azaroaren 1ean. Ikastaroan 16 urtetik 29 urtera arteko herritarrek parte hartu ahal dute. Ordutegia ondokoa izango da: 09:30etik 14:30era.
Ikastaroan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.
Izena emateko azken eguna urriaren 28a izango da. Interesatuek telefonoz deitu (665 704 875) edota posta elektronikoa bidali beharko dute (
lea.artibai.gurutze.gorria@gmail.com).
OHARRAK:
- 16-17 urteko gazteek gurasoen baimena beharko dute.
- Talde mugatuak izango dira: gutxienez 10 lagunekoak eta gehienez 18koak.
- Abenduan Munitibarren egingo da.