Logo lehiaketa (Ondarroa)
Ondarroako Txuri-Urdiñak logo lehiaketa. Logoak ondarrukotxuriurdinak@gmail.com helbidera bidali behar dira. Aurkezteko azken eguna, maiatzak 15. Baldintzak: logoan Ondarroa Realagaz erlazionatu beharko da; parte hartzaile bakoitzak marrazki bat baino gehiago bidal dezake; data eta izenik ezingo da azaldu; PDF edo JPG formatuak aurkeztu behar da. Hainbat sari egongo dira: 250 euro, Realeko kamiseta eta bufanda, kontserba sorta, bi lagunentzako pintxo dastaketa, bi lagunentzako bazkaria eta fruta eta barazki saskia.