Marketing kanpainan izena emateko epea (Mutriku)
Mutrikuko Udalak bideratutako eta merkatariei zuzendutako marketing kanpainan izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 2ra arte. Interesatuek udalak banatutako izen-emate orria bete eta sinatu behar dute, eta ondoren Mutrikuko Turismo Bulegoan utzi edo posta elektronikoz bidali behar dute koordinatzailea.mutriku@gmail.com helbidera.