'Neskatoak' dokumentalaren proiekzioa (Markina-Xemein)
‘Neskatoak’ dokumentala proiektatuko dute maiatzaren 27an, 19:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Sinopsia: hainbat emakume Ipar Euskal Herriko hotel eta jatetxeetan aritu ziren lanean Frankismo garaian. 12 – 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik eta lanerako baimenik gabe. Horietako 15 emakumeren bizipenak kontatuko ditu Jon Abril zuzendariak ‘Neskatoak’ dokumentalean.
Xemein Hiribidea, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia, Spain.