Norbera zaintzeko tailerra (Lekeitio)
Lekittoko Mugimendu Feministak Norbera zaintzeko tailerrak antolatu ditu, eta horien baitan, mugimendu adierazlea eta yoga klasea emango dira apirilaren 1ean, 18:30etik 20:00etara Trinketeko aretoan. Irakaslea Idoia Goikoetxea izango da. Izena emateko lekittokomugimendufeministia@gmail.com helbidera idatzi behar da. Lekua mugatuta egongo da hamabost lagunera.