Simon Bolivarren jaiotzaren urteurren ekitaldia (Ziortza-Bolibar)
Simon Bolivar Askatzailea-ren jaiotzaren urteurrenaren harira, Ziortza-Bolibarko Udalak eta Simon Bolivar Museoak haren jaiotzaren 238. urteurrena gogoratzeko ekitaldia egingo dute. 12:00etan Ahaztuen Oroimena elkartearen erakusketa inauguratuko dute museoan, eta ostean, 13:00etan, ekitaldi nagusia egingo dute Ziortza-Bolibarko plazan. Ekitaldi horretan, besteak beste, Askatzaileari lore eskaintza egingo diote.