Zinegoak jaialdiko ikus-entzunezkoen proiekzioak (Lekeitio)
Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko bost film labur proiektatuko dituzte apirilaren 23an, 19:00etan, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak 3 euro balio dute; Kultur Etxean daude salgai, eta proiekzioen egunean bertan Ikusgarriko leihatilan egongo dira salgai.