Gure berriHITZARI BURUZKO ALBISTEAK

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Eragileen eskutik urteak betetzen

Hamabost: zortzi hizkitan hamaika bizipen. 2003ko azaroaren 11 zen, eta bidea hasi baino ez zuen egin. Hamabost urte beranduago, ezin lehenengo egun hartaz ahaztu; ezin egindako bidea ukatu; derrigorrez jasotako laguntza behar da aitortu. Pertsona bakarrak landatu dezake zuhaitz bat, baina zailagoa egingo zaio sortzea arbolaz betetako baso bat. Helburua bada hori, lortuko du bateko edo besteko modua, eskuratuko du bidelagunez osatutako mundua. Hitzak bazuen helburu bat; bazeukan proiektu bat, eta lortu zituen bidelagunak: askotariko eragileak. Herri mugimenduekin batera jarri zuen hazia, eta elkarlanean egin zuten kimu batetik zuhaitza hazi eta hezi. Hiru ziren hasieran gizarte eragileak; 64 dira orain. Momentu zail eta latzetan, haien babesak lagundu dio oztopoetan estropezu egin eta aurrera egiten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Euskara elkarlanean zabalduz

11barri diseinu eta komunikazio zerbitzuen enpresak HITZA egitasmoa bultzatzeko zeregina dauka hasieratik; lortutako etekin guztiak egunkariari laguntzeko dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Azken sei urteetan nabarmen gehitu dira erabiltzaile digitalak

2012. urtean 15.344 erabiltzaile eduki zituen webguneak; saioak 47.052 izan ziren. Bost urte beranduago, iaz, 127.874 erabiltzaile eta 356.669 saio zenbatu ziren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

HITZAk harpidetzak sendotzen jarraitzeko apustua egin du

Proiektua babesteko beste aukera bat eskainiko du HITZAkidek. Urtean 77 euro ordaindu behar dira harpidedun izateko. Hainbat abantaila eskaintzen ditu.