Talde txuri-urdinak lehen hamaikakoan egin duen kontraturik luzeena da mutrikuarrarena.

Kamiñazpiko Jai Batzordeko kideek boluntarioen beharra azpimarratu dute, eta herritarrei esku bat botatzeko deia egin die.

Emakumeen Lekeitioko 15. Bandera jokatuko du Isuntzak zapatuan [ekainak 6], eta Gizonen 47. Bandera lortzeko lehian ariko dira Mutriku, Ondarroa eta Isuntza.


Unai Perez Alkorta atezain ondarrutarrak Portugalgo Kopa irabazi du Torreense taldeagaz. Datorren denboraldian ere bertan jarraituko duela adierazi du Perezek, eta etorkizuneko planei begira jarriz, datorrena «gogotsu» hartuko duela azpimarratu du; izan ere, atezainak irekita ditu bere ateak.

Aitari eskainitako ‘Zaurietan lore’ lehen bakarkako lanean, doluaren fase ezberdinak, memoria eta itxaropena musikaren bidez jaso ditu musikari eta ekoizle lekeitiarrak.

Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako txirrindulari gaztetxoek parte hartuko dute zapatuan [ekainak 6].

Gaur [ekainak 4] 19:00etan Lekeitioko Konpainiako elizaren aurrean eta, 20:30ean Ondarroan Zubi Zaharreko eskaileretan bilduko dira.

III. Mikroipuin lehiaketarekin gauzatu da hamar eguneko programazioa izan duen ekitaldia.

50. urteurrena ospatzeko kontzertu "berezia" eskainiko du Markina-Xemeingo Xemein Abesbatzak uztailaren 11n. Horretarako, aurretiaz abesbatzan ibilitako partaideak gonbidatu dituzte.

'Auman disku, aumai' diskoa kaleratu du Mahl Kobatek. Arima taldearen gonbidapenak eta amonaren heriotzak bultzatuta sortu du lana musikariak; familiaren dolua eta etxean utzitako hutsunea ditu ardatz, eta ekainaren 18an aurkeztuko du Dabadaban.

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, 22 kilometroko ibilbidea egingo dute domekan [ekainak 7].

11:30ean emango diote hasiera Mutrikuko Umeen Euskal Jaiari bihar. Aurten, ez dute parte hartuko beste herrietako dantza taldeek.

Nagusientzako eta gaztetxoentzako distantziak prestatu dituzte, eta ekainaren 10era arte eman daiteke izena.

Mugikortasun arazoak dituzten edo aniztasun funtzionala duten herritarrek erabili ahal izango dute.

Itsasaurre eskualdeko baserritarren, ekoizleen eta artisauen plaza izango da, abuztuaren 1ean [zapatua].

Haurrentzako eguneko zirku udalekuak egingo dituzte uztailaren 6tik 10eta eta 13tik 17ra. Bestalde, uztailaren 20tik 24ra maila guztietarako ikastaroak egingo dituzte 16 urtetik gorakoentzat.

Gabino Muruaren eskutik, barazki ohikoen eta ez hain ohikoen laborantza landuko da zapatuan [ekainak 6], teoria eta praktika uztartuz "Herrittarron Ortuan".