Argazkiak ateratzen pasa duen haina denbora pasa du Paul Etxebarrieta lekeitiarrak aukeratutako tokietara joateko bidean, eta horri tiraka, Road edo Bidea izeneko proiektua sortu du: «Beti gaude bidean. Autoagaz bidean goaz, autotik jaitsi, eta mendiko bidea hartzen dugu. Beti dago bide bat, eta hortik dator izena». Hilean behin, azken barikuetan, Etxebarrietaren Bidea proiektuko lanak ikusi ahalko dira HITZAn.