
Mutrikuko eta Lea-Artibaiko herritarrek kaleak hartu dituzte "sistema zisheteropatriarkal, kolonial eta kapitalista" seinalatzeko.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean 63.688 herritar daude azaroaren 29ko Espainiako Gorteetako hauteskundeetan bozka ematera deituta. Idurre Bideguren bermeotarra egongo da EH Bilduko Bizkaiko Senatukorako zerrendetan eta Maria Dolores Etxano ondarrutarra EAJkoetan.

Ziortza-Bolibar herriak desanexioaren 22. urteurrena ospatuko du domeka honetan. Goizean mendi ibilaldia egingo dute herriko hainbat auzotatik.

7plaixak bizirik plataformak, Mutrikuko Natur Taldeak eta Eguzki Talde Ekologistak bat egin dute aldarrikapenean, eta Saturraranetik Zazpi Hondartzera joateko pasabide segurua eskatu dute.

Leartibai Fundazioak 18.500 euro banatu zituen joan den eguenean [azaroak 19] eskualdeko egitasmoen artean.

‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Lea-Artibain eta Mutrikun ere aldarriz beteko dituzte kaleak.

Santa Zezilia jaiak ospatuko dituzte egunotan Lea-Artibain Mutrikun. Musika izango da protagonista: kontzertu, kalejira edota abesbatzen emanaldiak.

Bigarren berdintasun plana osatzeko saio irekia egingo dute eguenean [azaroak 19], 17:00etan, Gizaburuagako Etxetxu eraikinean.

Erabakita geratu dira Donostian, Gasteizen eta Bilbon ariko diren bertsolariak. Zapatuan [azaroak 21] jokatuko dute finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa Donostiako Illunbe zezen plazan.

ELA sindikatuak lau greba egun deitu ditu Bizkaiko lokal eta eraikinetako garbiketa sektorean: gaur, bihar, etzi eta azaroaren 20an. Gaur [azaroak 17] Ondarroako Artibai egoitza kanpoan batu dira langileak "murrizketarik onartuko ez dutela" adierazteko.

Azaroaren 24an eta 26an egingo dituzte musika eta haurrentzako ikuskizunak eskaintzen dituzten sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen topagune izango diren topaketak. Programatzaileek azaroaren 23ra arte [astelehena] izena eman dezakete.

Auzoetako herritarren bilerak antolatu dituzte biharko [azaroak 13], zapaturako [azaroak 14] eta domekarako [azaroak 15].

Eskualdean edateko uraren "horniduraren bermea handitzeko" eta zerbituzaren "kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko" helburuagaz egingo dute esku-hartzea.