
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean. ‘1.096 egun eta gau’ izenburupean, Palestinatik jasotako testigantza irakurri dute.

Elizondora joan eta eskualdera bueltatzeko autobusa egongo da. Barikuan 15:30ean aterako da Lekeitiotik, 15:45ean Ondarroatik, eta 16:00etan Mutrikutik.

Udaletako langileek beraien lan-baldintzak hobetuko dituen akordioa aldarrikatzeko greba eguna dute gaur Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Udal batzuk "guztiz itxi" dituzte eta beste hainbat udal zerbitzu "baldintzatuta" gelditu dira.

Izen ematea urriaren 15a aurretik egin beharko dute eta sortutako ikus-entzunezkoak urriaren 30rako bidali beharko dituzte. Lau lan sarituko dituzte 500 euroko bonuarekin.

Proiekzioaren ondorengo solasaldian Gernika-Palestina ekimeneko Ibon Meñika eta Mundubat Fundazioko Eneko Gerrikabeitia arituko dira. Bertaratu nahi dutenek azken sarrerak 5 euroan dituzte eskura.

49. Euskal Zine Bilera urriaren 14tik 18ra egingo da eta sail ofizialean hogei lan lehiatuko dira. Epaimahaia Irati Gorostidi Agirretxe, Aimar Arriola eta Edurne Azkaratek osatuko dute eta aurtengo Begirada Sariagaz Jose Ramon Soroiz omenduko dute.

Lea-Artibaiko paisaia eta bere historia ezagutzeko hainbat ekintza antolatu ditu Leartibai Fundazioak. Urriaren 17an hasi eta azaroaren 8ra arte, irteerak, bisita gidatuak edo dastaketak egingo dituzte asteburuetarako.

Euaztenean hasi zuten formakuntza Gure Sarean Elkarteagaz batera eta helburua Lekeition umeeta nerabeegaz lan egiten duten profesionalak formatzea dute.

Lekeitiarrek ekarpenak egiteko epea bihar amaituko da eta Kultur etxeko harreran zein online egiteko aukera dago.

Etzi [urriak 7] 19:00etan Eskolapean elkartzeko deialdia egin dute Lekeitio Palestinarekin Elkartasun Taldekoek. Urriaren 22ean, Che Guevarari omenaldiaz gain, Carlos Aznarezek Hego Amerikako egoeta eta erresistentziari buruz hitzaldia emango du 19:00etan Kultur Etxean.

Bihar (urriak 2) bertsolaritza eta literatura uztartuko dituen ekimena burutuko dute Lekeitioko Azkue Aretoan, 19:00etan. Zubiak Solastuz, Iratxe Retolazak eta Aissa Intxaustik gidatuz.

Zinema adituak ez diren herritarrak jaialdia beste ikuspuntu batetik bizitzera gonbidatu nahi dituzte. Parte hartu nahi dutenek urriaren 1a aurretik eman behar dute izena.

Egun osoko ekintzak izango dituzte 10:00etan hasi eta 19:00etara arte. Bazkarirako eta arratsaldeko tailerrerako izena eman behar da irailaren 29a aurretik.

Parte hartzaileak hainbat kategoriatan lehiatuko dira eta hamahiru kilometro egingo dituzte Elantxobe eta Lekeitio artean.