
"Bada garaia udal sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko"
Udaletako langileek beraien lan-baldintzak hobetuko dituen akordioa aldarrikatzeko greba eguna dute gaur Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Udal batzuk "guztiz itxi" dituzte eta beste hainbat udal zerbitzu "baldintzatuta" gelditu dira.

Joseba Arevalo: "Arraunak askatasuna eta bizitasuna ematen dizkit"
Zazpi urte zituenetik etxeko taldean aritu ostean, Ondarroa Arraun Elkarteagaz Eusko Label Ligara jauzia eman du aurten Joseba Arevalo arraunlari elantxobetarrak. Debutagaz zein taldeak denboraldian erakutsitako mailagaz "pozik" dago.

Abuztuaren 2an egingo dituzte "azkenak" izatea espero duten hondartzetako mobilizazioak
Espetxe politika "arrunta" eta "euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria" aldarrikatzeko mobilizazioak deitu dituzte Sare Herritarrak eta Etxeratek abuztuaren 2an [domeka], Euskal Herriko 11 udalerritan, tartean, Ondarroan eta Lekeition.

Uztaileko festa giroa luzatzera datoz Santiago eta Santa Ana jaiak
Karmen eta Madalen jaien lekukoa hartzera etorriko dira Santiago eta Santa Ana jaiak datorren aste bukaeran Lea-Artibaiko hainbat txokotara. Herri bazkariak, kontzertuak, mozorro desfileak... Eskualdeko bizilagunek hamaika hitzordu dituzte aurretik, jaiei jarraipena eman eta udako gau luzeez gozatzen segitzeko.

Auzoetan ere, San Joan jaien berotasunean udari ongi etorria emateko prest
Gaitz guztiak baztertu eta onei ongietorri beroa emateko prest daude Lea-Artibaiko hainbat auzotako bizilagunak. Eguraldi beroari aurpegi onagaz aurre egiten laguntzeko, gaurtik San Joan egunera bitartean musikak, bertso saioek, herri bazkariek, herri kirol erakustaldiek eta suen pizteek hartuko dituzte eskualdeko hamaika txoko. Ohi legez, urteko egunik luzeenaren ospakizunetan giro ona izango da protagonista.

Etxtrail mendi jaia hartuko du Etxebarriak, estreinakoz
Etxebarriko Udalak eta Txik Txak Kirol Elkarteak antolatuta, trail lasterketa eta mendi martxa egingo dituzte maiatzaren 23an [zapatua] Etxebarrian. I. Etxtrail proban izena eman daiteke oraindik.

Hiru bandera lortu ditu Ondarroak Bizkaiko Batel Txapelketan
Gazte mailako emakumezkoena eta gizonezkoena eta kimu mailako emakumezkoen kategoriako bandera eskuratu zituen Ondarroa Arraun Elkarteak atzo [martxoak 29], Sestaoko uretan. Isuntza Arraun Elkartea haur mailako emakumezkoen kategorian nagusitu zen.

2,1 milioi euro bideratuko dituzte arrantza-komunitateen "dibertsifikazio ekonomikoa sustatzera"
Eusko Jaurlaritzak 2,1 milioi euro bideratuko ditu Bizkai, Araba eta Gipuzkoako arrantza-eremuen "garapen jasangarrira". 17 udalerritan aplikatuko da estrategia, hala nola, Ondarroan, Mutrikun, Berriatuan eta Lekeition.

Sortzaileek Durangoko Azokako egitaraua osatzeko proposamenak aurkeztu ditzakete
Urriaren 5a [astelehena] izango da abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den Durangoko Azokaren guneetako programazioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epemuga. DA!PRO, Zu Non, Han DA! eta Ikasle Goiza egitasmoek ere zabalik dute izen ematea.

Musika proiektu bati eskainiko diote IX. Sormen Beka
Proposamenak aurkezteko azken eguna irailaren 21a [astelehena] izango da. Hautatutako sortzaile edo taldeak 15.000 euro jasoko dituzten proiektua garatzeko.

Ispasterko XIII. Mendi Martxan izena eman daiteke
Irailaren 20an [domeka] egingo dute mendi martxa, hiru ibilbide desberdinekin. Hilaren 14ra [astelehena] arte prezio murriztuan izena eman izena emateko aukera zabaldu dute.

98.700 euro, arrantza sektorean gazteen enplegua sustatzeko
Itsasoratu programaren bidez, Ondarroako Itsas Arrantza Eskolako, Bermeoko Nautika Eskolako eta Pasaiako Blas de Lezo Arrantzako CIFP Nautiko-Arrantzaleko ikasleei prestakuntza-egonaldiak ontzietan egiteko aukera eskaintzen dien arrantza-enpresei zuzendutako laguntza aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Ikasleko 5.850 eurora arteko laguntza jaso ahalko dute.

132.000 euro bideratuko dituzte arrantza sektoreko belaunaldi-erreleboa sustatzera
Diru-laguntza Ondarroako Antiguako Ama Arrantzako LHIn, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn edota Pasaiako Blas de Lezo LHIIn ikasten ari diren ikasleei zuzenduta dago; ikasle bakoitzak 2.404 euro jaso ahalko ditu, gehienez.

Euskal australiarrak senidetze bazkarian elkartuko dira
Euskal Australiarren Alkarteak ekainaren 13rako [zapatua] deitu du aurten 'Australianoen bazkaria', eta domeka [maiatzak 31] izango da izena emateko azken eguna. Bazkarian 1929 eta 1945 urte bitartean jaiotako Australiara joandako euskal herritarrak omenduko dituzte.

"Ebakuntza agresiboen alternatiba seguru eta eraginkorra eskaintzen dugu"
Barizeak kentzeko zientzian oinarrituta dagoen eta pazientea erdigunean jartzen duen metodoa ondu du Varitek-ek. Metodoaren azalpenak eman ditu Iñaki Prieto erradiologia baskular eta interbentzionistan espezializatutako medikuak.