Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Auzoetan ere, San Joan jaien berotasunean udari ongi etorria emateko prest

Gaitz guztiak baztertu eta onei ongietorri beroa emateko prest daude Lea-Artibaiko hainbat auzotako bizilagunak. Eguraldi beroari aurpegi onagaz aurre egiten laguntzeko, gaurtik San Joan egunera bitartean musikak, bertso saioek, herri bazkariek, herri kirol erakustaldiek eta suen pizteek hartuko dituzte eskualdeko hamaika txoko. Ohi legez, urteko egunik luzeenaren ospakizunetan giro ona izango da protagonista.

Zaloa Iturbe San Jose
Markina-Xemein,Ondarroa
2026/06/19

San Joan suetarako metak prestatzen hasita daude hango eta hemengo udalerrietako bizilagunak. Ate joka daude sanjoanak; ate joka, uda. Suaren inguruan batu eta gaitz guztiak erre daitezela eskatzeko ohituragaz bat egingo dute herritarrek ekainaren 23an, San Joaz bezperaz, eta askok, dagoeneko prest dituzte sorginak, lastoa eta egurra; prest su garretan errez atzean utzi nahi duten guztia. Sanjoanak, baina, konjuruak bota eta onak eskatu eta erakartzeko aukera ere badira, eta hori izango da, hain zuzen ere, Lea-Artibaiko hainbat auzotan ospatu nahi izango dutena. 

San Joanen aitzakipean auzoetako jaiak ospatuko dituzte hamaika txokotan baina, egun handia iritsi bitartean, udari hasiera emateko ere baliatuko dute asteburua. Hala, gaurtik hasita, datozen egunetarako hamaika ospakizun aurreikusten dira eskualdean.

Lea-Artibain ere badaude sanjoanak gogotik ospatuko dituzten auzoak. Markina-Xemeingo Amallo auzoak egitarau oparoa atondu du, berrikuntzak ere barnebiltzen dituena. Bihar, adibidez, I. Ermita igoera egingo dute, VK Open World Cuperako puntuagarria izango dena. Amalloko III. Zortziko Txiki txapelketa ere ez da faltako, beste urte batez, maila handiko bertsolarien parte hartzeagaz: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia ariko dira kantuan. Festaren garra piztuta mantenduko dute eguaztenerarte, eta jaiak 600 euroko saria zozkatuz agurtuko dituzte orduan.

Bestetik, Ondarroan ere prest daude uda jai giroan hartzeko eta, etzirako, san joan bezperarako eta San Joan egun handirako hitzorduak finkatu dituzte Gorozika auzoan ere ez dira bertsoak, herri kirolak, jan-edana eta auzotarren arteko giro ona faltako.  

 

  • EGITARAUAK:

MARKINA-XEMEIN 
(AMALLO)

Bihar

12:00. I. Ermitara igoera. 

12:30. Zerutxu Dantza Taldearen emanaldia.

Ostean. Herri bazkaria. Txartelak bertan eskuragarri. 

17:00. Xabier Larrearen Up! ikuskizuna.

Ostean. Umeen jolasak.

18:30. Zaldi-probak.

19:00. 28. Hiru Txirlo 
txapelketa.

21:00. Bertso afaria: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Oihana Bartra, Xabat Galletebeitia.

Goizaldean. Auzoko gazteen DJ saioa. 

Etzi

02:00. Ecuador-Curazao partida, pantaila erraldoian.

18:00. 21. Mus txapelketa. 15 euro bikoteko.

18:30. 35. Briska txapelketa. 10 euro bikoteko.

Ekainak 23, martitzena.

22:00. Suak eta txapliguak.

Ekainak 24, eguaztena. 

Goizean. Tortilla txapelketa.

11:30. Meza.

Ostean. Auzoko trikitilariak eta nagusien jolasak.

Jarraian. Amalloko gazteak zaldi gazteen kontra.

Amaitzeko. Jaiak agurtzeko, 600 euroko sariaren zozketa.

ONDARROA (GOROZIKA)

Etzi

12:30. Meza ospakizuna.

Ondoren. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal eta Angel Mari Peñagarikano.

17:15. DJ Nai.

Ondoren. Herri kirolak.

Bitartean. txokolatada.

Ondoren. Haurrentzako herri kirolak. 

Amaitzeko. Ibiriren poniak.

Ekainak 23, martitzena.

Ilunabarrean. San Joan suak eta 
txapliguak.

Ekainak 24, eguaztena.

12:30. Meza santua eta Lore sorten bedeinkapena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.