‘Ez ginen atzera egiteko jaio. Faxismoaren aurka, feminismoa’ lelopean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Lea-Artibain eta Mutrikun ere aldarriz beteko dituzte kaleak.

Santa Zezilia jaiak ospatuko dituzte egunotan Lea-Artibain Mutrikun. Musika izango da protagonista: kontzertu, kalejira edota abesbatzen emanaldiak.

Ondarroako itsasontzi batek Frantziako kostaldetik 60 milatara aurkitutako jaurtigaia suntsitu du Ertzaintzak. Jaurtigaia Bigarren Mundu Gerrakoa zen.


Gaur duela 42 eta 37 urte eraildako Santi Brouard eta Josu Muguruzari urteroko omenaldia egiteko elkartu dira. Bertsoekin, manifestuagaz eta "Eusko gudariak" kantatuz gogoratu dituzte bi miiltanteak.

Mikel Etxaburu Osak 'Matxe-matxe' poema liburua argitaratu du, eta bizitza, heriotza eta biak elkartzen eta banatzen dituen itsaso bat irudikatu du bertan. Poema liburua musikatzeko lanean ari da Manttalingo Alabak taldeagaz, eta Literatur Amuak ekimenaren baitan eskainiko du ikuskizunaren lehen alea domekan [azaroak 22], 18:00etan, Kofradia Zaharrean.

Aurten ere euskararen aldeko danborrada egingo dute Ondarroan, abenduaren 3an, 17:30ean, eta herritar guztiak daude deituta parte hartzera. Azaroaren 23ra arte eman daiteke izena.

Joshua Kenneth nazioarteko mago ezagunaren ikuskizuna ikusteko aukera egongo da bihar [azaroak 20], 20:30ean, Ikusgarri aretoan. Oier Jurado markina-xemeindarrak emango dio hasiera emanaldiari.

Euskarazko Film Labur Onenaren saria eskuratu du berriatuarraren film laburrak Eibarko Asier Errasti 27. Film Laburren Jaialdian. Saria ezustean hartu du, eta lantaldea eskertzeko baliatu du unea.

Hamasei ekoizlek eta hamabi artisauk salduko dituzte produktuak, eta animaliak ere bueltan izango dira azokan. Goizean trikitilariak ariko dira giroa musikatzen eta arratsaldean zesta partidez gozatzeko aukera egongo da.

Zapatuan Mutrikuko Gaztetxearen 25. urteurrena ospatuko dute '25 urte, ezto mugaik!' lelopean. Egun guztiko jaialdia antolatu dute gazte asanbladatik.

Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldia egingo dute Ispasterko frontoian, zapatuan 17:30ean. Bi kategoriatan lehiatuko dira: mistoa 8x8 580 kg eta juniorrak.

Negurako prestaketak egin dituzte: konpostari buelta eman eta ureztatuta utzi dute, negurako ortua prestatu dute eta eskola aurreko lorategi bat konpondu dute.

Tarine Udal Musika Eskolak hartuko du aurkezpen musikatua zapatuan [azaroak 21], 12:30ean.

Izena gaur [azaroak 18] edo bihar goizean [azaroak 29] eman beharko da Beti Jai elkartearen tabernan.

Lekeitioren 700. urteurrenaren baitan digitalean sortu zen ondare jolasa mahai jolas bihurtu du Lekeitioko Udalak. Helburua Lekeitiori buruzko jakintza herritarren eskura jartzea da.

Bigarren berdintasun plana osatzeko saio irekia egingo dute eguenean [azaroak 19], 17:00etan, Gizaburuagako Etxetxu eraikinean.

Ondarroako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du eguenerako [azaroak 19], 19:00etan, Alamedan.