Durango Kirol Taldeko atleta aurrean ibili zen lasterketa osoan. Lehen biengandik 6 segundotara sartu zen helmugan.
Eguraldia aldeko eduki dute Aulestin, eta urtero legez umeen jolasekin, zaldi demagaz eta karta jokoagaz ospatu dituzte San Bizente jaiak.
Gaur da San Bizente eguna, eta munitibartarrek bertsotan eta kantuan ospatu dute; zapatuan eta domekan ere egingo dituzte ekintzak. Aulestiko Narea auzoan zapatuan ospatuko dute.
Durango Kirol Taldeko Izaro Aranburu Renteria aulestiarrak lehen postuan amaitu du 3.500 metroko kros lasterketa, nesken kadete mailan. Nagusitasun osoz irabazi du.
Muxikako Maume auzoko Baraiazarraren zaldiak 79 plaza, 3/4 zinta eta 0,75 metroko marka egin zuen Aulestiko 950 kiloko harriagaz domekan [urtarrilak 13], Aulestiko probalekuan. Baraiazarrak nagusitasun osoz irabazi du 2018ko Euskadiko zaldi proben txapelketa.
'Herritarrak munduan barrena' zikloak egiten dituzte Aulestin, eta bariku honetan (otsailak 15), Iñaki Aranguena aulestiarrak iazko Aste Santuko oporraldian Sudanen bizitako esperientzia kontatuko du.
Ur zikinak jasotzen ari da, baina, zerbitzua martxan jartzeko fasean dagoela adierazi dute Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoko arduradunek.
Durangoko Andereak emakume taldearen ekimenez sartu da Lea-Artibaiko beste emakume erreferente bat Euskal Wikipedian.