Lekeitioko Tximista Altetismo Taldeo kidea eta Javi Conderen talde paralinpikoko kidea da Markel Arano natxituarra. Aurtengo bere erronka nagusiena den Bilboko maratoia prestatzen ari da.
Lemoako bikoteari 22-17 irabazita finalerako sailkatzea lortu du Markina-Xemeingo Esku Pilota taldeko gizonezko nagusien berezi mailako bikotea. Lea Ibarra Motrolloko emakume nagusien mailako bi bikote ere finalean daude.
30. Sabin Foruria-Haitzasko Oroimenezkoa txirrindulari lasterketa esprintean erabaki da gaur [apirilak 17]. Parte hartze handia eduki du lasterketak.
Zapatuan [apirilak 17] lehiatuko da gizonezkoen afizionatu mailako txirrindulari lasterketa. Protokoloei jarraituta, irteera eta helmuga Xemeingo aparkalekuan egongo dira aurten. Publikorik barik izango dela azpimarratu dute antolatzaileek.
Eneko Sagarmendi mutrikuarrak buruz buruko bat jokatuko du. Euskal Pilota egokituko Master Cup Txapelketaren irabazleak Jurdan Arakistainen aurka neurtu beharko ditu indarrak.
Apirilaren lehen asteburuan hasi ziren jokoan, eta hirugarren jardunaldia jokatuko dute datorren asteburuan.
Neurri berria zapatutik [apirilak 17] dago indarrean. Lehia ofizialean parte hartzen edo entrenatzen ari diren federatuak dira neurri horretatik salbuetsita geratzen diren bakarrak.
Aurrerak 0-2 irabazi dio Soduperi Hirugarren Mailako bigarren fasearen 2. jardunaldian.
Lekeitioko arraun taldeko kadete mailako neskek zilarrezko domina irabazi dute, eta ume mailako mutilek brontzezkoa. Ondarroako umeen mailako nesken taldea laugarren sailkatu da.
Aratz Mugertza mutrikuarrak bigarrenez parte hartuko du lehian. Inhar Urruzunok eta Mikel Agirrek, ostera, lehen aldiz parte hartuko dute herri kirolen proba konbinatuan. Kanporaketa maiatzaren 22an jokatuko da Tolosan.