Berriatuak bi garaipen saskiratu ditu
41. San Fausto Nazioarteko Klub Txapelketako finalak jokatu zituzten domekan, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Lekue, Aratz, Arrasate eta Xuban txapela jantzita itzuli ziren herrira.
Aratzek, Lekuek, Xubanek eta Arrasatek txapela ekarri dute Berriatuara.Durango Jai Alai Berriatua nagusi izan zen Durangoko 41. San Fausto Nazioarteko Zesta Punta Txapelketan joan den domenkan. Ezkurdi pilotalekuaren harmailak goraino bete ziren hilabete eta erdi baino gehiagoko lehiaketaren azken partiden lekuko izateko. Gazteen kategorian Lekuek eta Aratzek Haritz eta Oihan gernika-lumotarrak garaitu zituzten 10-15 eta 6-15 tantogaz. 22 urtez azpiko kategorian, Arrasatek eta Xubanek nagusitasuna erakusi zuten Hondarribiako Astelarra eta Bereauren aurka setak 15-13 eta 15-6 tantogaz amaituta. Hala, Berriatuak sendotasuna erakutsi zuen guztiz “arrakastatsua” izan den txapelketan.