Madrilgo espetxeko Tratamendu Batzordeak hala proposatuta erabaki dute preso lekeitiarra lekualdatzea, eta lehenengo graduan egon beharrean, bigarren graduan egongo da hemendik aurrera.
Hezkuntza alorrean autoritarismoa areagotu egin dela diote IKAS plataformako eta IAko kideek, eta horren aurkako kanpaina abiarazi dute Lea-Artibain eta Busturialdean. Izar Arronategi IKAS plataformako kidea da, eta Maren Ibaibarriaga IAkoa, eta horren guztiaren berri eman dute.
Aintzane Pujanaren hilketa salatzeko elkarretaratzeak gaur [urtarrilak 22] egingo dituzte. Pujanaren gorpua urtarrilaren 4an agertu zen, indarkeria zantzuekin, Aizarnazabalgo Etxabe auzoan.
Neurri berriak astelehenean [urtarrilak 25] sartuko dira indarrean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa transmizio altuko 5. mailan kokatzen direla esan dute. Datozen egunetan kutsatuen kopuruak gora egiten jarraituko duela aurreikusi dute. Bilakaera epidemiologikoa "oso kezkagarria" dela esan dute.
Katuen koloniak kudeatzeko HEI metodologia erabiltzen ari dira. Lekeitioko Udala, animalien babeserako elkarteak eta hainbat boluntario ari dira lankidetzan.
Markina-Xemeinek, Lekeitiok eta Ziortza-Bolibarrek eremu gorrian egoten jarraitzen dute, eta, ondorioz, Munitibarrek eta Gizaburuagak bezala, perimetralki itxita egoten jarraituko dute. Azken orduetan 34 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun. Kasu berri gehien Markina-Xemeinen eta Mutrikun erregistratu dituzte.
Nazioarteko hainbat jaialditan hautatu eta saritu dute Arantza Ibarra ondarrutarrak zuzendutako 'Mi pequeño gran samurai' dokumentala. Azken aukeraketa Indiako Kalaburagi Film Laburren Lehiaketakoa izan da.
Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: 11 Lekeition, 9 Markina-Xemeinen, 3 Mutrikun eta bana Berriatuan eta Ondarroan. Munitibarko Udalak San Bizente jaietako ekintzak bertan behera utzi ditu, eta Gizaburuagako Udalak ere neurri murriztaileagoak ezarri ditu.
Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak jarri du martxan egitasmoa. Bankuaren zentzua bikoitza dela esan dute: pobrezia egoerari erantzun antolatu bat ematea eta langileriaren autoantolakuntza bultzatzea.
Gaurko [urtarrilak 19] txosten epidemiologikoaren arabera, ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: 7 Markina-Xemeinen, 5 Lekeition, 4 Mutrikun, 2 Ondarroan eta bana Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren. Datozen orduetan azken egunetako joerak bere horretan jarraituz gero, Gizaburuaga eta Munitibar ere perimetralki itxita geratuko lirateke.
Eusko Jaurlaritzak Lurralde arteko Osasun Kontseilura eramango duen proposamena aurreratu du lehendakariak, Ser irratian. Ziurtatu du egoera «oso larria» dela eta «okerrera» egingo duela, baina etxeko itxialdia saihesteko «alternatibak» egon badaudela.