Ondarroako itsasontzi batek aurkitutako Bigarren Mundu Gerrako jaurtigaia suntsitu du Ertzaintzak
Ondarroako itsasontzi batek Frantziako kostaldetik 60 milatara aurkitutako jaurtigaia suntsitu du Ertzaintzak. Jaurtigaia Bigarren Mundu Gerrakoa zen.
Bigarren Mundu Gerrako jaurtigaia.Ertzaintza Ondarroako itsatsontzi batek Bigarren Mundu Gerrako jaurtigaia aurkitu zuen Frantziako kostaldetik 60 milatara, Arroxela inguruan. Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko kideak Ondarroako portura joan ziren atzo [azaroak 17] arratsaldean, bertan 137 zentimetroko luzera eta 27,9 zentimetroko diametroa zuen obusa hartu eta Ertzaintzak Berrozin duen instalazioetara eraman zuen, bertan suntsitzeko.