
Arrain kontsumoa belaunaldi berriekin "konektatzeko" kanpaina aurkeztu dute gaur 10:30ean Ondarroako lonjan egin duten ekitaldian. OPPAOk eta Basque Food Clusterrek lankidetzan egindako eta Europako Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak kofinantzatutako kanpaina da.

Gizon batek bere bikotekide ohia labankadaz hil du, Bilbon. Biktima Ertzaintzaren babespean zen, eta erasotzaileak urruntze agindua zuen. Gertakari horren aurrean, Lea-Artibai mobilizatu egingo da: elkarretaratze eta kontzentrazioak ditu dituzte nonahi.

25 urteko ibilbidearen ostean, abenduko alearekin batera itxiko ditu ateak Mutrikuko ‘Kalaputxi’ aldizkariak. Hilabetero mutrikuarrei euskarazko irakurgaia eskuartean jartzeko sortu zen, eta, helburua «ondo beteta», amaiera emango diote proiektuari Nerea Arrizabalagak, Auro Ansorregik, Joseba Palenzuelak eta Joakin Larrañagak.

V. Arnasetik bideo lehiaketak euskararen erabileraren alde egindako hausnarketa eta lana saritu zituen atzo, Lekeition.

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala egingo du abenduaren 5ean, Durangon. Faxismoari eta eskuin muturrari "euskaraz aurre egingo diotela" aldarrikatu dute. Euskaltzale antifaxista orori "bat egiteko deia" luzatu diete.

Ezagutu Lea-Artibai kulturaz eta elkartasunez beteko duen Euskararen Eguneko egitaraua.

Lea-Artibai eta Mutrikun 50 ekimenetik gora egingo dituzte Euskararen egunaren harira, egunean bertan zein astean. Euskara jasaten ari den eraso guztien aurrean, hizkuntzari arnasa ematen jarraitzeko hautu argia egin dute eskualdeko euskaltzaileek.

Euskarazko Produktuen Katalogoaren 28. edizioa argitaratu dute Euskal Herriko udal eta mankomunitateetako 95 Euskara Zerbitzuk baino gehiagok.

Lekeitioko Udalak abenduaren 23ko jaia prestatzeko auzolanerako deia egin die gazte zein heldu lekeitiarrei. Azaroaren 29a da izena emateko azkenengo eguna.

'Panthera spelaea' espezieko lehoiaren hezurdurari buruzko hitzaldia eman dute Burumendi Espeleologia Taldeko kideek.

Abenduaren 8an Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Aitor Etxebarriazarraga eta Xabal Illarregi igoko dira Uni frontoiko oholtzara. Sarrerak salgai daude.

World Cheese Awards 2026 lehiaketan zortzi domina irabazi dituzte Markina-Xemeingo gaztagileek. Muniozguren anaiek, gainera, Super Gold garaikurra eskuratu dute; lehiaketako aitortza gorena.

San Andres auzoko jesarlekuak, jolastokia eta konposta gunea txukundu eta margotuko dituzte. Lanak amaituta, hamaiketakoan bilduko dira parte hartzaileak.

Nerea Gartzia eta Ainhoa Etxebarriaren antzerkiak jendetza erakarri du. 100 lagun inguru batu dira bideo gelan.

Oier Jurado eta Joshua Kenneth magoek emanaldia egin zuten barikuan, eta 201 lagunek gozatu zuten ikuskizunagaz. Elkarteek, magoek eta publikoak oso balorazio ona egin dute emanaldiaren ostean.